Musikagela Weekend 2020: Sex Museum + The Blackfeet + Glory Howl

Musikagela Weekend 2020: Sex Museum + The Blackfeet + Glory Howl

Gertaeraren datuak

Antolatu du

dkluba.eus

Non

Intxaurrondo Kultur Etxea

Noiz

08/02/2020

Musikagela Weekend Musikagelaren festa da. Donostia Kulturak eskainitako eta Buenawista Prolleckziom's Elkarteak kudeatutako zerbitzu honek hiriko musika jarduera sustatzea eta dinamizatzea du helburu eta, horretarako, entsaiatzeko eta kontzertuak egiteko lokalak, ikastaroak, Master Class, etab. Eskaintzen ditu. Aurtengo jaialdirako, 3 banda ditugu: Sex Museum, The Blackfeet eta Glory Howl. SEX MUSEUMMusikagelan Weekend jaialdian 'Museexum' aurkeztuko dute lau urteko isiltasun diskografikoaren ondoren eta 30 urte luzez rock psikodeliko nazionalaren sugarra piztuta mantendu ondoren, 'Museexum' Madrilgo taldearen behin betiko kontsakrazioa da. Atenporala den bitxi bat, basatia bezain garratza, euren ondarea handitzen duena. Euren formula magistralaren sintesi bat da diskoa: riffak, distortsioa, garajea eta psikodelia, askatasuna lortzear dagoen piztia inguratu baten orroa. Sex Museum taldeko kideak: Miguel Pardo (ahotsa), Fernando Pardo (Gitarra), Marta Ruiz Perdiguero (Hammond, sintetizadoreak, sekuentziak, pianoa), Loza (Bateria, koruak, perkusioak) eta Javier Vacas (Baxua)THE BLACKFEET2016an hasi ziren eta ordundik Lasarte-Oria eta Donostia artean ibili dira, ahal izan duten guztietan entsegatzen eta sortzen. 2019an argitaratu zuten 9 kantaz osatutako lehen diskoa, 1970eko hamarkadatik edaten duten rock banda bat direla erakutsiz. The Blackfeet taldeko kideak: Pelayo (ahotsa), Iñigo (gitarra), Mikel (baxua) eta Ander (bateria). GLORY HOWLBigarren lana aurkeztuko dute Musikagela Weekend-en: "Kairos". Glory Howl rock musikaren hainbat azpigenero konplexurik gabe uztartzen eta bat-egiten dituen talde donostiarra da. Euskaraz eta ingelesez abesten dute. Ez galdu! Taldekideak: Beñat Larrañaga (ahotsa eta gitarra), Jon Mikel Zubeldia (ahotsa eta gitarra), Josu Berasategi (baxua) eta Xabier Adrian (bateria).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak