?Open Itinera FIG Bilbao? erakusketa birtuala

?Open Itinera FIG Bilbao? erakusketa birtuala

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Amorebieta-Etxanoko Udala

Non

Zelaieta Zentroa

Noiz

01/06/2020-etik 30/06/2020-era

Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak goraka doan grafikoari buruzko “Open Itinera FIG Bilbao” erakusketa birtuala inauguratu du.  Erakusketa Amorebieta-Etxanoko zentro honen online erakusketa gelan ikusgai egongo da eta estatuko eta nazioarteko 31 artista emergenteren lanak bilduko ditu, Paper gaineko Grabatu eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak sustatzen duen Open Portfolio lehiaketan aukeratuak. Erakusketa ibiltari bat da, eta honen helburua arte garaikidea sustatzea da, bereziki grabatua, eta Bizkaian honen zabalkundea egin, hainbat herritako erakusketa gela eta kultur etxeen bidez.  Erakusketa orain Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan egongo da, eta hain zuzen ere ekainean, hilabete osoan, ondoko loturan ikusi ahal izango da:  https://www. ametx. eus/es/servicios/zelaieta/salas-de-exposiciones/exposicion-online

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak