"Pizza" + "Ventajas de viajar en tren"

"Pizza" + "Ventajas de viajar en tren"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

fundacionvital.eus

Non

Vital Fundazioaren Aretoa

Noiz

25/02/2020

2020ko Euskal Zinemaren Astearen barruan. Pizza - Film laburraJosek pizzak banatzen ditu etxez-etxe. Bere azken enkargua Edurenganaino eramango duen margarita txiki bat da. Edu bezero bitxi samarra da, eta, itxuraz maleziagabeko eskaera bat egingo dio, non bezero-hornitzaile harremana ulertzeko bi modu aurrez aurre jarriko diren.

- Zuzendaria: Iñaki Rikarte, Aitor de Kintana. 
- Gidoia: Iñaki Rikarte.
- Ekoizlea: Presupuesto Zero.
- Antzezleak: José Dault y Edu Cárcamo.
- Iraupena: 8 min. , 27 seg.
- Hezkuntza: Gaztelania.

Iñaki Rikarte

Testuen Interpretazioan lizentziatua. Zentro Dramatiko Nazionaleko, Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionaleko eta beste zenbait konpainiatako ekoizpen ugaritan egin du aktore lana, Tanttakan esaterako. Gainera, hamar bat antzerki ikuskizunen zuzendaria izan da hainbat talderentzat. Antzerki bertsio eta testu batzuen eta film labur batzuen egilea ere bada.

Aitor de Kintana

Ikus-entzunezkoak eta Ikuskizunak Egiteko goi-mailako teknikaria. Ondoren, kamera, errealizadore, editore, makinista eta, batez ere, elektrikari egin du lan. 2007an gidoigintza ikasi zuen, eta antzerkigintza ikasketak egin zituen Mar Navarroren eskolan. Eskola amaitzean, bere ikasketetan aurrera egin zuen, hainbat monografiko eginez, eta antzerki eta ikus-entzunezko hainbat proiektutan hartu zuen parte. 2018an, berriz hasi zen zuzendari lanetan. Ventajas de viajar en tren - Film luzea

Helga Pato-k bere senarra psikiatriko batean sartu berri du. Itzulerako trenean, ezezagun batek Angel Sanagustin dela esango dio, gaixoen idatzien bidez nortasun nahasmenduak ikertzen lan egiten duen psikiatra. Gaixo paranoiko oso arriskutsu baten istorioa kontatuko dio orduan, zaborrarekin obsesionatua, besteak beste. Eldarnio lizuna, baina liluragarria, obsesioz, perbertsioz, sarkasmoz, dibertsioz, dementziaz eta sofistikazioz betea, hau da, azken batean, trenez bidaiatzearen abantailetako batzuk direnak.

- Zuzendaria: Aritz Moreno. 
- Gidoia: Javier Gullón.
- Ekoizlea: Marian Fernández Pascal. Txintxua Films.
- Argazkilaritza: Javier Agirre Erauso.
- Muntaia: Raúl López.
- Musika: Cristóbal Tapia de Veer.
- Antzezleak: Luis Tosar, Pilar Castro, Ernesto Alterio, Quim Gutiérrez, Belén Cuesta, Macarena García, Javier Botet, Javier Godino.
- Iraupena: 103 min.
- Hizkuntza: Gaztelania.

Aritz Moreno

2003an bere lehenengo film laburra zuzendu zuen, Portal Mortal, nazioarteko 90 jaialdi baino gehiagotan hautatua izan zena. Ordutik, film laburrak eta bideoklipak egin ditu, eta publizitatean egin du lan. Bere lanek 400 selekzio inguru biltzen dituzte mundu osoko lehiaketetan, eta sari garrantzitsuak irabazi dituzte. The Gotham Group-eko zinemagileen agendan sartu dute, Hollywoodeko talentu-agentzia garrantzitsuenetako bat eta ekoizpen handiko AEBko zinemako punta-puntako tituluen ekoizlea.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak