Gonzalo Nardizen argazki erakusketa
Gertaeraren datuak
Antolatu du
vitoria-gasteiz.org
Non
Lakua Gizarte Etxea
Noiz
19/03/2024-etik 07/04/2024-era
Gonzalo Nardiz Bengoetxea Bermeon jaio zen 1905ean, eta gazte-gaztetatik politikak asko erakarri zuen. Eusko Abertzale Ekintzako militantea, alderdia 1930ean sortu zenetik. Jose Antonio Agirrek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako lehendabiziko sailburu izendatu zuen 1936an. Haren zeregin nagusia Gerra Zibilak nekarazitzan eta abeltzaintzan eragindako eskulan faltak ondorio larririk ez izatea izan zen. Baina, gainera, izandako agintaldi laburrean, ingurumena zaintzeko kezka ere azaldu zuen, baimenik gabe zuhaitzak moztea eta ehiza egitea debekatu zuen, eta benetako nekazaritza-erreforma bat egiteko oinarriak aurkeztu zituen. Gobernuko gainerako kideek bezala, 40 urte baino gehiago eman zituen erbestean, eta, sinbolikoki bazen ere, 1979ra arte egon zen karguan. Ondoren, bizitza politikotik erretiratu, eta 2003an Bilbon hil zen.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.