Mendilibar: "Gure onena emateko betebeharra dugu"

Mendilibar: "Gure onena emateko betebeharra dugu"
Mendilibarrek Athleticen aurkako partida aurreko prentsaurrekoa eskaini du eguerdian Ipuruan (igandea, 14:00) . Bertan, azken jardunaldian taldeak izandako hobekuntzak azpimarratu ditu eta adierazi du etxeko lehen partida irabazteko “Celtaren aurka baino aukera gehiago egin behar ditugu”.

Entrenatzaile armaginak ez du denboraldiko lehen garaipena lortzeko presiorik sentitzen. "Ez dut uste irabazteko derrigortasuna dugunik. Ahalik eta lan onena egiteko betebeharra dugu, irabazi ahal izateko. Aurkari bat daukagu aurrean, partida batean zero puntu dituena eta irabazi nahiko duena, baina une honetan ez dut uste betebeharrez hitz egin behar dugunik".

Zaldibarko entrenatzailea pozik azaldu da bigarren jardunaldian ikusitakoarekin. “Bigarren partidan ondo jokatu genuen, talde on baten kontra. Hala ere, Igandeko partida ezberdina izango da. Athleticek ez dauka Vila-realen futbola, desberdina da eta guretzat ere desberdina izango da”.

Derbi guztiak bezala, igandean ere lehia estua espero du teknikariak. "Gogorra izango da, bi taldeek kontrako zelaian jokatuko dute. Eta hori ez da posible izango. Ea nor ateratzen den berearekin, eta batzuetan horrela ere ez dituzu izaten irabaztekoak. Egia da bere futbola egitea lortzen duenak gertuago izango duela garaipena lortzea".

“Presionatzera bagoaz luze jokatuko dute bigarren baloia irabazteko eta aurkako zelaian aritzeko. Hori jakin behar dugu”. Edonola ere, prestatzaile armaginak azpimarratu du partida irabazteko “Aukera gehiago egin behar ditugu Celtaren aurka baino”.

Aurkariaren liga hasierari buruz, aitortu du Athleticek ez zuela hasiera erraza izan. "Partida zaila izan zen haientzat ere, erdipurdiko aldaketarekin. Txorakeriak dirudite, baina asteak erabat aldatzen zaitu. Egia da aurrean ere talde indartsua izan zutela. Puntuatzeko edo irabazteko gogoz etorriko direla imajinatzen dut”.

Mendilibarrek Yoshinori Muto taldearen azken fitxaketaren inguruan ere hitz egin du. "Gaztelaniaz hitz solteak esaten ditu. Diotenez, futbolean ez da beharrezkoa hizkuntzak hitz egitea, mundu guztiak ulertzen duelako. Ez nago ados. Batzuetan kostatzen da, denbora behar duzulako zure taldekideei eta taldeari egokitzeko. Uste dut emango digula, eta hori da garrantzitsuena".

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak