"Out of the blue" + "Gelajauziak"

"Out of the blue" + "Gelajauziak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pasaiakodantzafestibala.info

Non

Ibaiondo frontoi estalia

Noiz

04/10/2020

Pasaia Dantza Festibala 2020ren barruan. Out of the blueOut of the blue lan fresko eta dibertigarria da, dantza librearen, mugitzearen, deskonektatzearen eta ohikotasunarekin haustearen plazeraz gozatzeko beharretik sortzen dena, publikoak guk bezainbeste goza dezan. Irribarre egitea nahi dugu, txalo egitea eta erritmoa sentitzea, piezak daraman kitzikapena bezala.

LaRutan dantza garaikidearen nazioarteko konpainia da, María Andrések sortu eta zuzendu zuen 2015ean, eta aretoko eta kaleko lan eszenikoak biltzen ditu, sarituak eta hainbat lehiaketatan (Madrilgo Koreografia Lehiaketa, ADAE) eta batzordeetan (Eusko Jaurlaritzak, Kataluniak) babestuta. Azken urteotan hainbat jaialdi eta azoketan ibili dira, Fira Tarrega (Katalunia), IKF (Alemania), DantzaHirian (Euskal Herria), LekuzLeku (Bilbo) eta Le Temps d ‘Aimer la Danse (Frantzia), besteak beste. Fitxa artistikoa- Zuzendaritza eta koreografia: María Andrés.
- Antzezleak: Denis Martínez, María Andrés.
- Jantziak: María Andrés.
- Bideo eta argazkiak: Miguel Espiga. GelajauziakCesc Gelabert koreografoa eta Kukai Dantza Konpainiaren arteko bat-egitetik sortu da GELAJAUZIAK proiektua. Néstor Basterretxea eskultorearen obra oinarri hartuta, hainbat euskal dantza tradizional ikertu, landu eta begirada berri batekin aurkeztu dituzte. Kalean zein antzokietan jokatzen den ikuskizun honek, lengoai koreografiko berri, bizi eta orijinal bat aurkezten du. Fitxa artistikoa:- Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya 
- Koreografoa: Cesc Gelabert  
- Musika sortzailea: Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia 
- Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
- Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena (Kukai Dantza)
- Eszenografia: Nestor BasterretxeaSariak:

- Leioako Umore Azoka 2014: Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria 
- Huescako Antzerki eta Dantza Azoka 2014: Ikuskizun Berritzailearen Saria 
- Max Sariak 2015: dantza talde onena eta musika konposizio hoberenerako

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak