Samuel L. Jackson euskaraz!

Samuel L. Jackson euskaraz!
Samuel L. Jacksonek euskarazko mezua utzi du gaur sare sozialetan. 15 hizkuntzatan popatik hartzera bidali gaitu, baina lehena zerrendan euskara izan da (katalana ere sartu du aukeraketan). Eskerrik asko Samuel, ondo esana!Duela bi egun egin zuen promesa Samuel L. Jacksonek, berak babesten duen botoaren aldeko ekimen batek (#GoodToVote kanpainak) aski babes izaten bazuen, 15 hizkuntzatan birao egiten irakatsiko zigula. Gaur bete du promesa:You guys showed up and blasted through our Voter Action Goal for #GoodToVote! So as promised, here's some Cussin' 15 ways to go! Thanks for getting involved and make sure to #vote on Nov. 3rd! #votemask @faircount @fairfight #MKsaysVote #yourvoicematters pic. twitter. com/6GkHudrm53 — Samuel L. Jackson (@SamuelLJackson) September 15, 2020Zoaz popatik hartzera! Bai horixe Samuel, baita zu ere! Ahoskatze egokiarekin gainera, ezta? Gainerako hizkuntzak izan dira, Jamaika eta Haitiko kreolerak, vietnamera, ukrainiera, suahiliera, nepaliera, islandiera, maoriera, txekera, esperantoa, bemba (Zambiako hizkuntza bat), thaiera, Brasilgo portugesa, eta katalana ere bai. Euskaldunen erreakzio alaiak ikusten ari gara Twitterren. Batek egindako nahasketa hau, Pulp Fiction-eko irudiekin, primerakoa. Barkatu @SamuelLJackson baina egin behar nuen pic. twitter. com/llPOv4gDoW — @ErreHarria (@Erreharria1) September 16, 2020;