Dantzan Bilaka 2020 (tailerra): "Zerk mugitzen ditu zure eskuak bestearen norantzan?", Thiago Granatorekin

Dantzan Bilaka 2020 (tailerra): "Zerk mugitzen ditu zure eskuak bestearen norantzan?", Thiago Granatorekin

Gertaeraren datuak

Antolatu du

addedantza.org

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

26/08/2020-etik 29/08/2020-era

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatua eta ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatua den Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren programaren jarduerak 2020an egiten ari dira Azkuna Zentroan. Urte osoan zehar garatzen da Dantzan Bilaka, lantegien, egoitzen eta laguntza artistikoen bidez, partaideak elkartzeko, beren burua aintzatesteko eta praktiken inguruan hausnartzeko. Tailer horietako lehena, “Cuerpo Interrumpido o los Trazados de la Atención”, Ana Buitragok eman zuen, 2020ko otsailean, AZn. Programa osatuko duten bigarren eta hirugarren tailerrak eta parte-hartzaileen egoitza artistikoak abuztuaren 24tik irailaren 6ra bitartean egingo dira Azkuna Zentroan. Bi asteko lan trinkoa izango da, eta koreografiak sortzeko prozesuetan elkarrekin bizi, trukatu eta sakondu ahal izango dute. “Zerk mugitzen ditu zure eskuak bestearen norantzan?” Programako bigarren tailerra Thiago Granatok emango du abuztuaren 26tik 29ra. Hirugarren “sirenak” tailerra Carolina Mendonçak emango du irailaren 2tik 5era. Jarduerak bi aste hauetan modu intentsiboan eta kontzentratuan antolatzea programa birformulatzearen emaitza izan da, COVID-19 krisiak sortutako egoera eta inguruabarretatik abiatuta. Programa modu intentsiboan berrantolatzeko aukera parte-hartzaileen artean bizikidetza- eta truke-esparru bat sortzeko helburuarekin hartu zen, prozesuak garatzeko baldintza egokiak eskaini ahal izateko. Jarduerak aurrez aurre mantentzea ere irizpide nagusia izan zen programaren logika krisialditik abiatuta birpentsatzeko orduan, online moduaz haragoko topaguneen alde eginez. Urriaren 9tik 11ra Dantzan Bilaka Jardunaldi Irekiak egingo dira. Horietan, parte-hartzaile bakoitzak urtean zehar garatu dituen sortze-prozesuak aurkeztuko dira, eta guztiak zarete gonbidatuak. Thiago Granato-rekin TAILERRA “Zerk mugitzen ditu zure eskuak bestearen norantzan?
Abuztuak 26tik 29ra. 10:00etatik 15:00tara.
Azkuna Zentroa. Lantegia 1.
SINOPSIAEskuek hainbat testuinguru sortzeko, sartzeko, erretzeko, urtzeko, fusionatzeko, mugitzeko, ustiatzeko eta eraldatzeko duten gaitasun performatiboari buruzko azterlan koreografiko baten bidez, Thiago Granatok murgiltze artistikorako gonbita egiten du. Murgiltze artistiko horretan, banakako eta taldeko lan-egoerak parte-hartzaile bakoitzaren praktika artistikoei buruzko hausnarketa-tresna gisa gidatuak eta erabiliak izango dira. IZEN-EMATEAK: Idatzi info@addedantza. org helbidera.
-> Interesatuek curriculum vitae labur bat bidali behar dute, eta honako galderari erantzun: ZERK MUGITZEN DITU ZURE ESKUAK BESTEAREN NORANTZAN?EPEA: 2020ko abuztuaren 10etik 23ra. BIOThiago Granato brasildar dantza artista da, Berlinen bizi da, eta mugimenduari ekiteko modu ezberdinak garatzeko potentziala duten koreografiak sortzen aritzen da. Berrikuntza estetikoaren bidez eraldaketa politikoko esperientziak sustatzen tematzen diren prozesuen emaitza dira haren ekoizpenak. Hego Amerikako, Europako, Ekialde Hurbileko eta Asiako herrialdeetan aurkeztu dira haren lanak. 2013/14an Stuttgarteko Akademie Schloss Solitude elkarteko kide izan zen, non “Coreoversaçes” garatu zuen, hildako koreografoen (“Treasured in the Dark”) eta bizien (“trenza”) eta oraindik jaio ez direnen (“Trrr”) arteko elkarlan irudimentsuetan oinarritutako bakarkako trilogia. 2008an, Ex. erce 8 programa osatu zuen Centre Chorégraphique National de Montpellier zentroan (Frantzia), eta, 2019an, PNP – Praktika Performatibo Berriak Dokan – Stockholmeko Dantza eta Zirku Unibertsitatean (Suedia). Irakasle gisa, Cullbergen irakatsi zuen Stockholmen (Suedia), Ahk Antzerki Sailean Amsterdamen (Holanda) eta Staatsballeten Berlinen (Alemania).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak