Jardunaldi Monstrenkoak hasita daude

Jardunaldi Monstrenkoak hasita daude
Monstrenko Kolektiboak Jardunaldi Monstrenkoak antolatu ditu egun hauetan, Gasteizko La Monstrenka kultur gunean. Jardunaldietan arte eszenikoa, musika eta filosofia txirikordatzen dira, betiere kultura alternatiboaren barruan.

Joan den asteburuan abiatu ziren jardunaldiok, Los Torreznos taldearen eta Escalable, Dj Maui eta Dj Soloren kontzertuaren ondoren. Espejismos – El lado épico antzezlana oholtzaratu zen, Kolectivo Monstrenkok idatzi eta zuzendua, Txubio Fernández de Jauregui eta Jabitxin Fernándezekin. Danilo Facelli Fierrok ere Rabia Vertical lana egin zuen, eta Ameno Kolektiboak Marc Rodrigoren Filosofia Amena aurkeztu zuen.

Aste honetako ostegunean, hilak 26, Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutiaren Eukalyptus euskarazko lana programatu da. 27an, goizez, Ainhoa Alberdik Ixa Bella Piztia aurkeztuko du, eta gauean, Madame Andereñok Paula Valluercaren Herz eskainiko du.

Larunbatean, hilaren 28an, 12:30ean, Les Bobè Bobé konpainiak Josune Vélez de Mendizabal eta Ane Gebararen Dada Ü Lala antzeztuko du euskaraz, eta gauean, Calla y Come taldeak La Cocina pieza.
Igande goizean, azaroaren 29an, Zanguango Teatrok Txubio Fernández de Jáureguik asmatutako Paso a paso, la mirada nomada ibilaldia egingo du. Eta 21:00etan, Leire Olaranek eta Jone Garciak zuzendutako Beste bat komedia iritsiko da.
Astelehenean, hilak 30, Parena Teatroren El paraíso de los rotos, Patxi Larreak eta Lorena Arangoak idatzia eta Pep Vilak zuzendua ikusi ahalko da.
Abenduaren 31n, 12:30ean, Txubio Fernández de Jauregui eta Jabitxin Fernández, Iban Ruiz de Gauna musikariarekin batera, Monstrenko Kolektiboaren urteko azken emanaldia antzeztuko dute.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak