Ikus-entzunezko Astea 2020

Ikus-entzunezko Astea 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

etakitto.eus

Non

San Andres elizako klaustroa

Noiz

30/06/2020-etik 02/07/2020-era

Arrate Kultur Elkarteak udako ikus-entzunezko zikloa egingo du aurten ere, "zailtasunak zailtasun". Ekainaren 30ean hasiko da egitaraua, Bertha Gaztelumendi Caballeroren (Irun) Ez, eskerrik asko. Gladys-en leihoa (2019) dokumentalarekin. Uztailaren 1ean Koldo Edorta Carranzaren (Eibar) Kaleko antzerkia (2019) film laburra eta Fernando Retolazaren De trecking por Nepal Annapurna diaporama eskainiko dituzte eta, egitaraua ixteko, uztailaren 2an Kokein taldeak kontzertu akustikoa emango du. Emanaldi guztiak San Andres elizako klaustroan egingo dituzte: ekainaren 30eko eta uztailaren 1eko proiekzioak 22:30ean hasiko dira eta uztailaren 2ko kontzertua, berriz, 20:00etan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak