Opera 12 ekitalditan (aurkezpena eta operaren proiekzioa)

Opera 12 ekitalditan (aurkezpena eta operaren proiekzioa)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Tabakalera

Non

Tabakalera

Noiz

25/06/2020

Oro:orð itxura desberdinak hartzen dituen komunikazio tresna erraztua da, librettoa, musika, ura, burbuilak eta imaginak 12 ekitalditan. Forma ezberdinetara egokitu ahal da, besteak beste instalazio, irrati nobela, internet zein opera jario eta urazpiko argitalpen. Oro:orðk islandiar-euskal pidgin-etik hartzen du inspirazioa, XVI eta XVII. mendean euskal bale arrantzaleen eta Islandiako ipar mendebaleko biztanleen artean sortu zen komertzio komunikazio tresna. Ez zen mintzatua izan baina kontabilitate liburuxketan idatzia. Internet bera bezala, ekonomia helburuko komunikazio tresna izan zen, tramankulu bat. Opera euskaraz eta islandieraz esana eta kantatua eta ingelesez idatzia da. 1616 urtean margotutako koadroetan oinarritua, gaur egungo globalizazioaren egoeraren olatu luzea islatzen duelarik. Islandiako FLURRR proiektuarekin batera ekoitzia. Testua eta imagina: Erin Honeycutt
Kamera eta edizioa: François Pisapia
Musika eta aparra: Alex MendizabalPertsonaiakUso fotografoa
Jahangir (“Munduko Jauna”), Mughal dinastiako laugarren enperadorea
Daniel, Biblian ezaguna
Don Felipe Guaman Poma de Ayala jauna, Andeetako indígena
Zori oneko zazpi jainkoetatik hiru: Daikoku, Ebisu eta Hotei
Europa
Johannes Trithemius, De Semptem Secundeis egilea
Artemisia Gentileschi
Zuhaitz batean eseritako AndreaOpera aurkezteko saioak bi zati izango ditu: Alex Mendizabal eta Oier Etxeberriaren arteko solasaldia lehenik (20 min) eta ondoren opera proiektatuko da (1 ordu). Saioa euskaraz izango da. 72 pertsonek aukera izango dute zuzeneko emanaldia Tabakaleran ikusteko. Eskaerak pgaraikideak@tabakalera. eu emailean egin daitezke. Sarrera bikoitzak izango dira banatuko ditugunak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak