'Amamaren danborra' dokumentalaren hainbat emanaldi izango dira datozen asteetan

'Amamaren danborra' dokumentalaren hainbat emanaldi izango dira datozen asteetan
Estreinaldia San Sebastian bezperan izango da Soreasu antzokian, eta zuzenean ikusi ahal izango da webgune honetan. Umeei zuzendutako hiru emanaldi eskainiko dituzte San Sebastian egunean. Ondoren, urtarrilaren 23an eta 25ean ere emango dute. Gonbidapenak bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira Azpeitiko Udalaren webgunean, Kulturaz. eus atarian nahiz Sanagustin kulturgunean.