"Yuku eta Himalaiako lorea"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
iak.eus
Non
Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Noiz
17/11/2024
Rémi Durin eta Arnaud Demuynck/ Belgika, Frantzia eta Suitzarrak/2022/65 minutu/ 4 urtetik gorakoentzatMunduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena. Txiki-zinemaTxiki-zinema haurrek lagun eta familiartean zinemaz gozatzeko lekua da. Irudimenaren munduan barrena euskaraz bidaiatzeko aukera paregabea izango dute familiek igande goizetan 12:00etan. Jarraitu ezazu Txiki-zinemako programazioa!*Sarrerak astebete lehenago salgai.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.