BBK Soinu Berriak 2020: finala
Gertaeraren datuak
Antolatu du
salabbk.bbk.eus
Noiz
25/05/2020
Lurraldean sortzen ari diren taldeak eta artistak ezagutzeko BBK Soinu Berriak musika lehiaketak, hiru talde onenak zein diren emango du ezagutzera. Hauek dira final handira iritsi diren hautatutako taldeak: Gugebato, Nize, Mi Buenaventura, Jean Paolo y la Siempreviva, Instituto de Vandalismo Público, eta DouleurDolor. Alarma egoeran bagaude ere, BBK-k hiru sari nagusiei eutsi nahi izan die hiru lehenengo sailkatuentzat. Soinu Berriak lehiaketaren irabazleak BBK Live Festival edo BIME Live ekitaldien hurrengo edizioan joko du, egoerak ahalbidetzen duenean, eta EP bat grabatuko du 4 abestirekin El Tigre estudioetan, Deustun, zuzen batekin eta bideoklip batekin batera, azkena Madiattack-en eskutik. Bigarren sailkatuak EP bat eta bideoa grabatuko ditu. Hirugarrenak, azkenik, EP bat grabatuko du.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.