"Mother, I Am Suffocating. This Is My Last Film About You"

"Mother, I Am Suffocating. This Is My Last Film About You"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus/

Non

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)

Noiz

16/12/2020

Kresala Zinekluba sariaren emate-ekitaldia: Mane Cisneros

Datorren abenduaren 16an, VII. Kresala Zinekluba Saria emango zaio Mane Cisneros Festival de Cine Africano – FCAT eko sortzaile eta zuzendariari. Gainera, Afrikar Zinemaren Dokumentazio eta Hedapenerako Laborategia (Sevillako Unibertsitatearekin batera), Cinenómada (afrikar zinema zabaltzeko), VoD kanala eta Al Tarab GGKE-ren (Afrikako arteen arloan kultura kooperazioa) sortzailea da.

Mother, I Am Suffocating. This Is My Last Film About You (2019)

Lesotho-Qatar. Zuzendaritza: Lemohang Jeremiah Mosese

Emakume batek, bizkarrean egurrezko gurutze bat daramala, afrikako herrialde batetako lugorriak zein kale jendetsuak zeharkatzen ditu. Saltzaile ibiltariak, eskaleak, sumindutako jendea, jende errukitsua. . . doakio atzetik. Aldi berean, arkume bat, bere artaldea utzita hirigunera iristen da, bertan, harakin baten eskutan, larrututa eta zintzur eginda bukatzeko. Beste nonbait, emakume bat ehuntzen dabil, teilatu gabeko etxe batetan, bere semearen aurpegian kiribilduta dagoen artile hariari tiraka. Filme hau ibilbide soziopolitiko zein sinboliko bat da, bere barne erlijioa, identitatea eta oroimen kolektiboa barne dituena.

Oharra: Gonbidapenak eskuragarri egongo dira abenduaren 1etik aurrera Antzoki Zaharreko leihatilan (11:30-13:30 / 17:00-20:00)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak