Gaur abiatuko da Euskal Nobela Baltzaren Astea

Gaur abiatuko da Euskal Nobela Baltzaren Astea
Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean, Euskal Nobela Baltzaren Astea, (H)ilbeltza, izango da Baztanen.

Guar berton abiatuko den programazioan, 19:30ean, Joxan Oizek idatzitako Amazurtza liburuaz (VII. (H)ilbeltza bekaren irabazlea) arituko dira irakurleen asanbladan, Arizkungo medikuaren etxean.
Hilaren 22an, Bärlach komisarioaren abenturak eta desbenturak elkarrizketa atondu da Idoia Santamariarekin Anizko Elkartean, arratsaldeko 19:00etan.
Ostiralean, 24an, torturatuak izan diren hainbat pertsonen testigantzak jasotzen dituen Arg(h)itzen dokumentala pantailaratuko da Iruritako Gizarte Bilgunean, 19:00etan.
Hilaren 25ean, larunbatean, Nola sortu kriminal bat (nahi gabe) mahai-ingurua ondu da Edurne Elizondo eta Mikel Elorzarekin. Elizondoko Arizkunenea kultur etxean egingo da goizeko 11:00etan. Arratsaldean liburu aurkezpenak antolatuko dira, tartean, Izaskun Gracia Quintanaren Basokoa eta Iñaki Petxarromanen Lehendakariaren alaba.
Azkenik, 26an, 19:00etan, Unai Elorriagak eta Josu Aurrekoetxeak Odola-kantari-Euskal kantagintzako tragepedia ikuskizun dibertigarria eta dinamikoa oholtzaratuko da.
“Uste denaren kontra, asko kantatu zaio heriotzari, nahiz eta maitasunari buruz gehiago idatzi den”. Hitzaldi-musikatuaren formatuan, Unai Elorriaga idazlea eta Josu Aurrekoetxea musikaria hainbat testu aztertzen eta kantatzen ibiltzen dira herriz herri.
Unai Elorriaga (Algorta, 1973) zazpi eleberriren egilea da. 2002an Narratibako Sari Nazionalaren irabazlea izan zen. Horretaz gain, Kritika Sariaren irabazlea izan da bi aldiz.
Josu Aurrekoetxea (Algorta,1987). Musikari multiinstrumentista, hainbat proiektu eta sorkuntzatan ibilitakoa da, tartean, Gibelurdinek musika taldearekin, Lurrak Zirku Konpainiarekin, Gure Oreka TX taldearekin,…
Beste aldetik, Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza Beka plazaratu du aurten ere. Deialdiak 6. 000 euro dakartza.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak