Museoen Nazioarteko Eguna 2020, Armagintzaren Museoan

Museoen Nazioarteko Eguna 2020, Armagintzaren Museoan

Gertaeraren datuak

Antolatu du

eibar.eus

Non

Armagintzaren Museoa

Noiz

18/05/2020

Eibarko Museoak bat egin du 2020ko Museoen Nazioarteko Egunarekin eta bere funtsetako asko jarri ditu sarean ikusgai. Eibarko Museoak ibilbide edo bisita birtual bat eskaintzen digu aretoz areto, azalpen guztiak audiogidaren bidez jasotzeko aukera apartarekin.  Aldi berean Museoaren artxibo digitala ikusteko parada izango dugu, dokumentu grafiko ugariko artxiboa: katalogoak, publizitatea, kartelak… Gure herrian egiten den lanaren erakusgarri eta eredu apartak.

Maiatzaren 18an izango den Museoen 2020ko Nazioarteko Egunak "Berdintasunaren aldeko museoak: aniztasuna eta inklusioa" gaia du ardatz nagusitzat, eta helburua da Museoak topagune bilakatzea, erakusten dutenarekin kontatzen dituzten istorioak jende ororen eskuetan uztea.

Eibartarrok Museoa etxetik ezagutzeko aukera ederra dugu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak