Foru lurraldean izaniko zerga aldaketen berrikuntzak eta eragina, ikus-entzunezko ekoizpenetan eginiko inbertsioengatiko kenkarien kasuan

Foru lurraldean izaniko zerga aldaketen berrikuntzak eta eragina, ikus-entzunezko ekoizpenetan eginiko inbertsioengatiko kenkarien kasuan

Gertaeraren datuak

Antolatu du

fomentosansebastian.eus

Non

ENPRESA | San Sebastian Gipuzkoa Filmcommission

Noiz

26/06/2020

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Sustapenaren San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission batzordeak antolatutako topaketa honetan, arau horietan jasotako nobedade garrantzitsuenak aurkeztuko ditugu, eta inbertsio pribaturako erakargarri gisa eta filmaketak erakartzeko tresna gisa duten eragina aztertuko dugu, Foru-lurralde bakoitzak lurralde komunaren aurrean duen espezifikotasuna aintzat hartuz. 2019ko abenduan, Gipuzkoako foru-lurraldeak 57/2019 Foru Dekretua onartu zuen, zeinaren bidez Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen baita kultura sustatzea helburu duten pizgarriak garatzeko, eta horrek besteak beste ezarri zuen zer obra hartuko diren ikus-entzunezko lan zailtzat, lan horiek zer baldintza bete beharko dituzten aipatutako kenkariak aplikatzeko, edo pizgarri fiskala aplikatzeko txosten arrazoitua egiteko organo eskuduna zein izango den. Lurralde komunean, berriz, COVID-2019aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko kultura-sektoreari laguntzeko eta zergak ordaintzeko neurriak onartzen dituen maiatzaren 5eko 17/2020 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetan lehenak aldatu egiten du Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 36. artikulua, ekoizpen zinematografikoarekin zerikusia duten pizgarri fiskalak handituz, neurri horrek, Espainian zein nazioartean, Espainiako sektore zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren lehiakortasuna errazten duelako. Gainera, gauden salbuespen-egoeraren ondorioak kontuan hartuta, zerga-sistema forala hobetzeko aukerak aztertuko ditugu, sektoreko jarduera suspertzeko, enplegua sortzeko, gure ekonomia sustatzeko eta aberastasuna sortzeko tresna lagungarria izan dadin. - Data: 2020 Ekainak 26
- Ordua: 10:00 - 11:30
- Hizlaria: Iñigo Garmendia. NORGESTION enpresako bazkidea, eta Lege eta Zerga Departamentuko zuzendaria. PROGRAMAIzen-emateaIzena emateko epea ekitaldiaren aurreko eguneko 14. 00tan bukatuko daEz dira epe honetatik kanpora iristen diren eskaerak onartuko. Zure partaidetza baieztatzen duen email-a ez baduzu jaso jarri gurekin harremanetan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak