Laburbira 2020 (Larrabetzu)

Laburbira 2020 (Larrabetzu)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

topagunea.eus

Non

Eskola

Noiz

22/03/2020

Martxoaren 9tik apirilaren 8ra bitartean, XVII. Laburbirak 33 herri bisitatuko ditu, euskarazko ikus-entzunezko harrobitik maila handiko 9 altxor zabalduz. Sestaon emango zaio hasiera eta Izarrako Kultura Etxean egingo da azken emanaldia, tartean Bizkaiko, Gipuzkoako, Araba, Nafarroako hainbat herrietatik ibiliko da, baita mugetatik haratago ere, Paris, Londres, Valentzia eta Valladolid hirietan. Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, hamazazpigarren edizioa beteko du aurten euskal ikus-entzunezkoen harrobitik lan interesgarrienak hainbat aretoetara eramaten, publikoak perla hauetaz gozatzeko eta baita euskal sortzaileen erakusleiho izateko helburuarekin. Bederatzi film laburretatik sei emakumeenakLaburbira XVII. ediziora 27 ikus-entzunezko lan aurkeztu badira ere, 9 film labur izango dira urte honetako protagonistak, guztiak 2018tik 2020ra bitartean egindakoak. Hauetariko batzuk 2019ko hainbat jaialditan aurkeztutakoak dira eta ikusleen artean arrakasta handia izan zituztenak, besteak beste, “Anti”, “Pil Pil” eta “Harria Herria” film laburrak. Iaz bezala emakume zuzendariek presentzia nabaria izango dute edizio honetan, izan ere zirkuitu ibiltaria osatzen duten 9 filmetatik 6 emakumeek zuzendutakoak dira. Hauetariko batzuk hasiberriak badira ere, Janire Etxabe, Maitane Eyheramonho edota ikus-entzunezkoen ikasle talde bat esaterako, badaude eskarmentu handiko sortzaileak ere, hala nola, Kristina Zorita, Yolanda Mazkiaran eta Amaia San Sebastian. Honako film labur hauek osotzen dute urte honetako Laburbira:- Gau Beltza (Euskaltzaleen Topagunea)
- Urak dakarrena (Marilin taldea)
- Anti (Josu Martinez)
- Tigre bat (Amaia San Sebastian)
- Pil Pil (Kristina Zorita)
- Mamarro (Ibon Iza Totorika)
- Kateak (Yolanda Mazkiaran)
- Jauzi bat eta Prixt (Maitane Eyheramonho)
- Harria Herria (Dimegaz Kultur Elkartea)Ikusi hemen egutegia. Zuzendariekin solasaldianGuztira 33 herritan zehar ibiliko da Laburbira, Euskal Herriko 29 herritan eta Euskal Herritik kanpoko 4 herritan: Londres, Paris, Valladolid eta Valentzian. Filmak proiektatzeaz gain, zenbait herritan zuzendariek film laburra egiteko prozesua eta bizi izandakoak azalduko dizkie publikoari zuzen-zuzenean. Honela ba hau izango da solasaldien egutegia:- Euskaltzaleen Topagunea (“Gau Beltza”):, Larraintzar (martxoak 25) eta Gaubea (martxoak 27)
- Amaia San Sebastian: (“Tigre bat”): Usurbil (martxoak 15) eta Deba (martxoak 27)
- Ibon Iza Totorika (“Mamarro”): Dima (martxoak 13) eta Areatza (martxoak 27).
- Yolanda Mazkiaran (“Kateak”): Hernani (martxoak 25) eta Irun (martxoak 27).
- Janire Etxabe (“Harria Herria”): Getxo (martxoak 16), Larrabetzu (martxoak 22), Antzuola (martxoak 24), Arespalditza (martxoak 27), Ermua (apirilak 2) eta Izarra (apirilak 5). DATAK- Martxoak 10 12:00 Sestao Udal euskategia 
- Martxoak 11 18:30 Orereta Reyna aretoa
- Martxoak 11 19:30 Orio Orioko kultur etxea 
- Martxoak 13 20:00 Gamiz-Fika Fikako Txokoan 
- Martxoak 13 20:00 Dima* Eskola 
- Martxoak 15 18. 00 Usurbil* Sutegiko auditorioa 
- Martxoak 16 09:00 Getxo* Villamonte kultur etxea 
- Martxoak 16 11:00 Getxo* Villamonte kultur etxea 
- Martxoak 16 17:00 Getxo Romoko Kultur Etxea 
- Martxoak 16 21:00 Valladolid Centro Vasco Gure Txoko 
- Martxoak 17 19:00 Zumaia Alondegiko Oxford aretoa
- Martxoak 18 19:00 Arrasate Kulturate AED Elkartea
- Martxoak 22 18:00 Larrabetzu* Larrabetzuko eskola 
- Martxoak 24 18:30 Antzuola* Torresoro 
- Martxoak 25 18:30 Hernani* Sandiusterriko aretoan 
- Martxoak 25 19:00 Larraintzar* Larraintzarko benta
- Martxoak 25 19:00 Elgoibar Kultur Etxeko hitzaldi-gela 
- Martxoak 25 20:00 Bergara Seminarixoa Jardun
- Martxoak 26 20:30 Ordizia herri antzokia
- Martxoak 27 18:30 Deba* Kultur Elkartea 
- Martxoak 27 19:30 Gaubea* Gaubeako “Zineman”
- Martxoak 27 19:00 Irun* Amaia kultur zentroa 
- Martxoak 27 19. 30 Areatza* Udaletxeko Areto Nagusia 
- Martxoak 27 19:30 Arespalditza* Udaletxeko aretoan 
- Martxoak 28 18. 00 London Haggerston Community Center 
- Apirilak 2 18:00 Gasteiz Oihaneder Euskararen Etxea (Ortuño aretoa) 
- Apirilak 2 19:30 Biasteri Biasteriko zinema 
- Apirilak 2 20:00 Oñati Kultur etxeko zinema aretoa 
- Apirilak 2 20:30 Ermua* Ermua Antzokia 
- Apirilak 2 21:00 Soraluze Soraluzeko Antzokia 
- Apirilak 3 20:00 Igorre Lasarte Aretoa Zertu 
- Apirilak 4 18:30 Valentzia Laurak Bat Valentziako Euskal Etxekoa 
- Apirilak 5 17:00 Saint-Ouen Pariseko Euskal Etxea 
- Apirilak 5 18:30 Izarra* Kultur Etxea*EMANALDI BEREZIA – Zuzendariekin solasaldia

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak