"Último tren a Treblinka" (online)

"Último tren a Treblinka" (online)

Gertaeraren datuak

Non

Vaiven Producciones

Noiz

12/03/2020-etik 30/04/2020-era

- Último tren a Treblinka obra osorik. 1942ko abuztuaren 5a, asteazkena, Varsovia. Umezurztegi bat, 200 haur judutarren bizilekua. Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, hango buru zelarik, haur-errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin batera. . Haurrekin eskuz esku jardunez, konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin, bai eta bere zigor-kodearekin ere. Ikus-entzuleek parte hartuko dute horretan, beren ohe-literetan egongo baitira, umezurztegiaren azken egunean, eta hartara parte hartuko dute barne-antolamenduan, eguneroko errutinan, hango beldur eta alaitasunetan. . . Ikus-entzuleak epaiketa baten lekuko izango dira, non jakinarazpen izugarri batek amaiera emango baitie hango ametsei, bizitzari: umezurztegitik alde egin behar dute, eta tren bat hartu, Treblinkako kontzentrazio-esparrura eramango dituen trena. Konpainia: Vaivén Producciones. - Jatorrizko ideia: Ana Pimenta
- Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Testua: Patxo Telleria
- Antzezleak: Alfonso Torregrosa, Maiken Beitia, Ander Irureta, Mikel Laskurain, Asier Hernández-Kepa Errasti, Nerea Elizalde, Gorka Martin, Jon Casamayor y Tania Fornieles.
- Zuzendari laguntzailea: Kepa Errasti
- Eszenografia: Fernando Bernués
- Eszenografiaren gauzatzea: Iñigo Lacasa
- Atrezzoa: Julia Gysling
- Jantzigintza: Ana Turrillas
- Musika eta soinu gunea: Iñaki Salvador
- Argien diseinua: Xabier Lozano
- Zuzendaritza teknikoa eta soinuztapena: Iñigo Lacasa
- Argiztapena: Andoni Mendizabal
- Laguntza teknikoa: David Salvador
- Ekoizpen zuzendaritza: Ana Pimenta
- Ekoizpena: Julia Gysling/Izaskun ImizkozIraupena: 75 min.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak