Eibarrek puntu bat gehitu du Leganesen aurka (0-0)

Eibarrek Leganesen aurka berdindu du Ligako 35. jardunaldian. Armaginek puntu berri bat gehitu dute norgehiagoka oso orekatu batean. Abagune gutxi egon da eta joko zuzenak eta bigarren baloiak protagonista izan dira. Bi taldeko atzelariak suertatu dira garaile gaurkoan Ipuruan.

Mendilibarren mutilek aukera ona zuten hiru puntuak gehitu eta helburutik gertuago gelditzeko. Baina Leganes ez da talde makala eta gauzak oso zailak jarri ditu lehen minututik. Talde pepineroak ez dio ohiko jokoa egiten utzi Eibarri. Hegaleko jokaldiak bertan behera utzi ditu eta aurrelari gorri-urdinek zailtasun handiak izan dituzte aurkako atea zulatzeko. Lehen zatiko abagunerik garbiena Kike García izan du Cuellarrek gelditutako burukada batean.

Bigarren zatian, neurketak bide berdinetik jarraitu du. Joko luzea eta bigarren baloiak izan dira aurkako zelaian kokatzeko mekanismoa. Saiakerak saikera, Eibarrek ez du lortu abagune garbiak sortzeko beharrezkoa zuen lasaitasuna.

Lehia amaieran, eta aurkako atean gola egiteko zailtasunak ikusita, Eibarrek bere atean hutsean uztea lehenetsi du. Hala, puntu berri bat gehitu dute Mendilibarren mutilek eta jaitsiera postuekin lau puntuko distantzia mantentzen dute. Igandean helburura hurbiltzeko aukera berria izango dute Espanyolen etxean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak