"Comunicado de muerte"

"Comunicado de muerte"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kutxakultur.eus

Non

Kutxa Kultur Kluba

Noiz

27/03/2020

Comunicado de muerte koadro biko lana da eta askatasunari eta guztien ongiari buruzkoa da, bai eta horrek dakartzan kontraesanei buruzkoa ere. XX. mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan gertatzen da eta gizakiaren konplexutasuna islatzen du. Lehen koadroa: azken apelazioa. Andrazko biren arteko duelu dialektikoa da non modu krudelean erakusten diren gizakiaren barneko gaiak. Sumatzen denaren, esaten ez denaren atzean, beldur pribatuen eta gorroto ideologikoaren atzean, etsai amorratuak diren alderdi biren artean berriro amildegia ireki izanaren susmo aztoragarria nabaritzen da. Bigarren koadroa: heriotzaren jakinarazpena. Benetako gertakarietan oinarrituta, Salvador Puig Antich-en borroka, haren exekuzioa eta bera eta Jesús Irurre espetxeko funtzionarioaren artean sortu zen adiskidetasuna. Arerio biren artean sortutako anaiarteko harremana. Mundua ulertzeko modu bi, bizitzeko modu desberdin bi. Gizakien arteko elkarketa, gure gorabeheren eta erabakien inguruan gogoeta egitera garamatzana. - Testua: Rafa Herce, Edu Pombar
- Zuzendaria: Edu Pombar
- Teknika: Pedro Ferrer
- Bideoak: Rafa Herce
- Antzezleak: Idoia Bilbao, María Otxandiano, Mikel Uriguena, Rafa Herce

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak