eFilm, zinema online ikusteko leihoa

eFilm, zinema online ikusteko leihoa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

eliburutegia.euskadi

Non

Lakua

Noiz

13/03/2020-etik 27/03/2020-era

Filmak online ikusi ahal izateko zerbitzua da eFilm. Filmak alokatzeko, Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiren bateko txartela izan behar da, eta liburutegien zerbitzuetarako edo eLiburutegian sartzeko erabiltzen diren gako berdinak erabili beharko dira. KontsultaeLiburutegiak eskura jartzen duen ikus-entzunezko guztien eskaintza kontsultatu daiteke. Hasierako orrian sortutako zerrenden hautaketa bat aurkitu daiteke, tartean, euskarazko pelikulak jasotzen dituen zerrenda. Horrekin batera, gehien mailegatu diren eta hobeto baloratu diren ikus-entzunezkoen zerrenda automatikoak ere aurkitzen dira. Menuaren bidez generoetara eta sortutako zerrenda guztietara sarbide zuzena izango da, eta eguneratuz joango da. Era berean, bilaketa konplexuen bidez ikus-entzunezko zehatzak aurkitzeko aukera izango da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak