"Don Giovanni"

"Don Giovanni"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

vitoria-gasteiz.org

Non

Gasteizko Principal Antzokia

Noiz

07/03/2020

Don Giovanni, Mozarten opera ezagunenetako bat, bai eta antzeztuenetakoa ere. OPERA 2001 konpainiako solistek, orkestrak eta koroek interpretatzen dute. Massyko Operaren (Paris-Sud) koprodukzioa. Don Juanek, maitale aseezinak, merezi duena jaso du azkenik. Don Giovanni, Leporello zerbitzariaren laguntzaz, Donna Anna limurtzen saiatzen da, eta horretarako, haren sumindutako aita, “Komendadorea”, hil du. Ondoren, neska gaztearen senargaiarengandik (Don Octtavio) ihes egingo du, atzetik baitu mendekua hartzeko. Aurreko harreman batekin (Donna Elvira) topo egiten du denbora-tarte txikiz, baina saihestu egiten du, zerbitzaria azalpenak ematen utzita. Ihes egiten jarraitzen duen bitartean, laborarien ezkontza baten erdian agertuko da. Emaztegai gaztea (Zerlina) limurtuko du, logelara eraman arte. Zerlinak ihes egitea lortuko du oihu eginez, eta etsai guztiek Don Giovanni inguratuko dute, baina hark berriz ere ihes egitea lortuko du. Ikuskizuna italieraz, gaztelaniazko goi-tituluez lagunduta- Produkzioa: Ópera 2001
- Musika zuzendaritza: Martin Mázik / Constantin Rouits (Opera de Massy)
- Eszena-zuzendaritza: Matteo Peirone y Gualtiero Ristori
- Zuzendaritza artistikoa: Luis Miguel Lainz