Eibar 39 puntutara iritsi da Espanyol mendean hartu eta gero (0-2)

Eibar Espanyolen aurka gailendu da Ligako 36. jardunaldian. Armaginek bi goleko errentaz hartu dute mendean talde perikitoa eta 39 puntu lortu dituzte. Garaipen honekin helburua hatz puntekin ikutzen dute, Sevillaren eta Mallorcan artekoaren esperoan. Edu Exposito izan da neurketako golegilea. Erdialariak bi gol egin ditu penalti marratik.

Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak partida ona jokatu du etxetik kanpo. Liga berriz hasi zenetik bigarren garaipena eskuratu dute Ipuruatik kanpo gaurkoan. Azken jardunaldian Leganesen aurka etxean berdindu eta gero, eibartarrak hiru puntuen bila irten dira RCD Stadiumera. Lehen minutuetan etxeko taldearen area ingurura iristen ahalegindu dira. Lehen abagune garbia 20. minutuan iritsi da. Kike Garcíak area kanpotik egindako jaurtiketa Diego Lópezek gelditu du.

Bi minutu geroago, epaileak penaltia adierazi du Eibarren alde, Espanyoleko atzelari batek baloia eskuarekin jo baitu. Edu Expósitok hartu du ardura eta ez du hutsik egin. Lehen gola irensteko denborarik gabe, Del Cerro Grandek beste penalti bat adierazi du armaginen alde. Oraingo honetan, VARrean kontsulta egin eta gero. Expositok lehenengo jaurtiketan huts egin badu ere, aldaratzea sare barrura bidali du.

Bigarren zatian, Eibarrek lan ona egin du lortutako errenta bere horretan mantentzeko. Bigarren zatiaren hasieran gainera, hirugarren egiteko aukera izan du. Baina Kike García ez du asmatu area barruan egindako errematean. Espanyol azken minutuetan ahalegindu da Dmitrovicen ate ingurua zapaltzen. Eibartarrak, ordea, sendo aritu dira defentsa laneta eta bigarrenez jarraian atea hutsean uztea lortu dute.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak