?Zirelako? zinema eta memoriei buruzko erakustaldia (online)

?Zirelako? zinema eta memoriei buruzko erakustaldia (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

vitoria-gasteiz.org

Noiz

28/05/2020-etik 29/05/2020-era

Gaur egungo alarma-egoera dela eta, Florida zinema-aretoetan eta errepresio frankistaren biktima diren gasteiztar guztiei errekonozimendua emateko egunaren testuinguruan egitea aurreikusita zegoen Zinema eta Memoriei buruzko Erakustaldia online formatu batera egokituko da. Aukeratutako lanak maiatzaren 28an eta 29an ikusgai egongo dira ZIRELAKO webgunean, eta hala nahi dutenek maiatzaren 29an 19: 00etan epaimahaiaren eta lanen egileren baten parte-hartzearekin antolatuko den hitzaldi-solasaldi telematikoan parte hartu ahal izango dute. “Zirelako. Zinema eta memoriak “eztabaida eta ikuspegi kritikoa sustatzeko helburuarekin sortutako film laburren aukeraketa eta erakusketa da. Ikus-entzunezko istorio laburren bidez, memoriari eta giza eskubideen urraketei buruzko askotariko ikuspuntuak eskaini nahi ditu. Lanak bi kategoria eta dinamika desberdinetan hautatu dira. Alde batetik, saioko epaimahaiak, Rosabel Argote Vea (CEAR-Euskadi), Nerea Martinez Aranburuzabala (Martxoak 3 elkartea) eta Fernando Lopez Castillok osatzen duten Giza Eskubideen eta zinemaren esparruko adituek, kategoria irekian aurkeztutako lanen artean sei aukeratu ditu, erakusketaren oinarriei so. Bestalde, bigarren kategoria batean, Zinhezbak, erakusketa antolatzeaz arduratzen den erakundeak, berak egindako aukeraketa aurkeztuko du. - Lekua: online
- Datak: maiatzak 28 eta 29
- Ordua: bistaratze irekia. Hitzaldi-solasaldia, maiatzak 29, 19:00etanHizkuntza: Filmak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin. Hitzaldi-solasaldia elebiduna izango da; parte-hartzaile bakoitzak bi hizkuntzetako edozeinetan komunikatu ahal izango duAntolatzailea: Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua, Zinhezba elkartearekin batera. - Parte hartzeko oinarriakSariakIkusentzuleek publikoaren saria aukeratu ahal izango dute web-orri berean bozkatzeko propio prestatutako galdetegi baten bidez. Lan irabazleak Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasunerako Zerbitzuaren aitorpena jasoko du, eta hura zabaltzeko konpromisoa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak