Zirika Zirkus: "Zinemaz blai!"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
aretxabaleta.eus
Non
Kurtzebarri eskolako kantxa
Noiz
25/06/2020
7x7 Kultura Kalean 2020ren barruan. Ikuskizun honetan, hain magikoa den zinemaren mundua oholtzara ekarri nahi izan du Zirika Zirkus konpainiak. Lehenengo eta behin, eszena prestatzen duen taldea ezagutuko dugu, zinema munduan ezezagunenak direnak, lana jolas bihurtzen duen hirukote dibertigarria. Gero, “artistak” etorriko zaizkigu: ibilbide luzeko aktore bat, munduko zuzendaririk ezagunena eta aktore familia handi bateko aktore ezezagun bat. A zer-nolako taldea!Maitasun mordo batekin sortutako lana, zirkua, dantza eta umorea uztatzen dituena. Publiko guztientzat
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.