Euskadiko Orkestra: "Enigmatikoa"

Euskadiko Orkestra: "Enigmatikoa"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Euskadiko Orkestra

Non

Baluarte Auditorioa

Noiz

07/12/2020

Zuzendaria: Robert TreviñoElkano: Mundubira Musika Bidelagun proiektu handiak Mikel Urquiza konpositorearen eskutik jarraitu du bere bidaia; izan ere, Nire itsas munstroak lanean, Amerikara hurbildu, eta Getariako marinelaren espedizioak han egin zituen aurkikuntza zoragarriak ezagutzen ditu. Jarraian, Pablo Ferrández biolontxelo-jotzaile gaztea izango dugu berriro; 2019ko maiatzean, estreinaldi arrakastatsua izan zuen orkestrarekin eta Robert Treviñorekin batera. Oraingo honetan, tandemak Erromantizismoko musikako kontzertu handienetako bat emango du: Schumannen Biolontxelorako kontzertua. Konpositoreak 1850ean konposatu zuen kontzertu hori, eromenean erabat erori baino urte batzuk lehenago bere buru torturatuak azkeneko aldiz bakea eman zionean. Bere bizitzako azken urteetan, Xostakovitxek ere azken kapitulua erantsi zion bere ziklo sinfonikoari: 15. sinfonia. Sorkuntza enigmatikoa zen, bere musika propioaren eta Rossini, Rakhmaninov, Mahler, Wagner eta beste egile batzuen aipuz betea. EgitarauaM. Urquiza
2. Elkano Proiektua: 'Nire itsas munstroak'R. Schumann
Biolontxelorako kontzertuaD. Xostakovitx
15. Sinfonia

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak