2024ko ekainean, Bilbao Artek ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko du eskultura-tailerrean, «Enbalajeak eta kontserbazioa» izenburupean, zentroko artista bekadunei zuzenduta. Bai teorian, bai praktikan, kontserbazioari, materialei eta enbalaje-teknikei buruzko oinarrizko kontzeptuak landuko dira, eta, horrela, beren piezak sortuko dituzte, obrak babesteko, bai biltegiratzeko, bai garraiatzeko. Atal teoriko eta informatiboena Zezilia Orbe zaharberritzaileak zuzenduko du, eta teknikoena eta eraikitzaileena Mario Paniego eskultura-tailerreko maisuak. 2024an beka jaso zuten artistei. Doako ikastaro honek parte-hartzaileei beren obraren kontserbazioari buruzko oinarrizko ezagutzak emateko asmoa du. Baita enbalajeak eraikitzeko materialak eta teknikak ere, garraiatzeko eta biltegiratzeko. Landu beharreko gaiak:- Kontserbazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak
- Kontserbatzeko eta enbalatzeko oinarrizko materialak
- Enbalatzeko teknikak
- Enbalajeak sortzea obra propio baterako
Datuak:
Iraupena: 12 ordu
Datak: ekainak 3, 4, 6 eta 7
Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
Kostua: doan (2024ko bekadunentzat bakarrik).
Izen-emateak: maiatzaren 17ra arte. Eskaera BilbaoArte Fundazioari egingo zaio, helbide elektroniko honetan: bilbaoarte@bilbao. eus
BilbaoArte Ikastaroak 2024: "Enbalajeak eta kontserbazioa"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
bilbaoarte.eus
Non
BilbaoArte
Noiz
03/06/2024-etik 06/06/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.