Jazzaldia 2024: Marta Sánchez

Jazzaldia 2024: Marta Sánchez

Gertaeraren datuak

Antolatu du

jazzaldia.eus

Non

San Telmo Museoa

Noiz

28/07/2024

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Marta Sánchez (pianoa)Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi utzi zuen arrastoa New Yorkeko eszenan, bere musika sortzaile, garaikide eta originalarekin. Gainera, azken urteotan, nazioarteko aintzatespena lortu du. Izan ere, gaur egungo Jazzean nabarmentzen hasitako pianista interesgarrienetako bat da. Sánchez, Fulbright beka bati esker, New Yorkera joan zen 2011n, NYUn Jazz Pianoaren Interpretazioko Masterra egitera. Harrezkero 4 disko argitaratu ditu bere boskotearekin: Partenika (2015), Danza Imposible (2017), El Rayo de Luz (2019) eta SAAM (Spanish American Art Museum) (2022). Guztiek kritika eta prentsa estatubatuarraren laudorioak jaso zituzten, besteak beste, hauenak: The New York Times, Wall Street Journal, Fresh Air, WBGO, DownBeat, All Music eta All About Jazz. Sánchezek birak egin ditu Estatu Batuetan eta Europan zehar, eta agertoki eta jaialdi ospetsuetan aritu da, besteak beste Madrilgo Jazzaldian, Eurojazzean Mexiko Hirian, Eurojazzean Atenasen, Gasteizko Jazzaldian, Winter Jazz Festivalen New Yorken, eta Nikaragua, Guatemala eta beste leku batzuetako festibaletan. Estatu Batuetan, klub ezagunetan aurkeztu da, besteak beste, Dizzy ‘s Club, Jazz Gallery, Village Vanguard, Birdland, Blue Note, 55 Bar, Smalls…

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak