"CONJETURAS"

"CONJETURAS"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatrogayarre.com

Non

Gayarre Antzokia

Noiz

27/09/2024

2023an Gayarren "Conferenciando. La teoría del oso hormiguero’" estreinatu ostean, La Cuerda Teatro konpainia nafarra bueltan da euren muntaia berria aurkezteko. Antzelan ironiko eta hurbila, egunerokoan egiten ditugun interpretazioei eta kontakizunen eraikuntzari buruz hausnartzen duena.

Garbitoki industrial bateko bi langile atseden hartzen ari dira. Garbiketa-gelan sartu dira, euren "isolamendu-txoko" berezian. Bertan zerbait bazkaltzen eta berriketan ari dira. Lankideetako batek enpresa eta hiria utzi ditu, eta bi emakume protagonistak hori zergatik egin duen ulertzen eta argitzen saiatzen ari dira, bakoitzak bere kabuz eta bere emozioetatik interpretatuz. Elkarrizketa hori, hasieran, errealista eta logikoa da, eta, pixkanaka, inkongruente eta zentzugabe bihurtuz dihoa.

Laburbilduz. Bi pertsona istorio bat eraldatzen, eraikitzen, susmatzen, batzuetan kontatzen dugunaren absurduan noraino irits gaitezkeen agerian uzten. Iraupena 30 minutos Fitxa artistikoa

Autoría, dirección e intérpretes · Egiletza, zuzendaritza eta antzezleak: Maider Lekunberri, Maitane Pérez. Una producción de La Cuerda Teatro.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak