"Euskal Espedizioa 1980, Everest"

"Euskal Espedizioa 1980, Everest"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ormaiztegi.org

Non

Biblioteca de Ormaiztegi

Noiz

13/10/2020-etik 22/11/2020-era

Urriaren 13tik azaroaren 22ra Gizarte Etxeko tabernan. Del 13 de octubre al 22 de noviembre en el bar del Centro Social. Antolatzaileak : Sorgintxulo Rokodromoa, O. K. E. Ormaiztegi, Ormaiztegiko Udala. Sinopsia: Hainbat urte pasa dira iada, euskaldunek Everesteko gailurra zapaldu zutenetik.
Urruntasun hori gerturatuko duen argazki sorta batez osatzen da erakusketa hau; Euskal Espedizioa izenez ezaguna egin zen espedizio hura irudien bitartez guregana ekarriz. Argazki erakusketa honetan, gailurrera bidean izandako hainbat momentu izango dira ikusgai, inoiz inon argitaratu gabeko irudi batzuen bitartez. Argazkiak, espedizioko kideak eta bertako mendiak erakusteaz gain, orduko Nepalgo herri xehearen islada bat ere badira, gaur egun ezagutzen denetik urrun.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak