Komedia bisuala, zinema mutuan inspiratua. Eugenioren bizitza hotel bateko hallean igarotzen da. Maleten artean, seme-alabei etorkizun hobea uztearekin egiten du amets. Mandatu-mutil desberdina da, eta, gaizki-ulertu, clown-joko eta dibertsio askoren artean, ezusteko lanaldi batean, ohartuko da orainaz gozatuz bizitzea baino etorkizun hoberik ez dagoela. Familiaren garrantziaz hausnartzera eta denbora zeri eskaintzen diogun pentsatzera bultzatzen duen istorioa da. 2024ko Fetén saria antzezle onenari eta Oh! saria haurrentzako ikuskizun onenari. Adrián Conde EspectáculosKonpainiak 20 urtetik gora daramatza magia eta clowna bateratzen, kutsu propioa duten ikuskizunak lortuz.
2021ean, konpainiak erabat aldatu zuen bere funtsaren norabidea eta ikuskizun berriak sortzera igaro zen, publikoari gogoeta-mezu bat uzteko helburu nagusiarekin. Hartara, esate baterako, gai garrantzitsu hauek lantzen ditu: emozioen kudeaketa, erresilientzia, galera eta familia. Konpainiaren ikuskizunak 25 herrialdetan baino gehiagotan antzeztu dira, eta hainbat sari jaso dituzte, Estatuan eta nazioartean.
Ipar Eszena Bidea 2024: "Check out"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
escenanorte.com
Non
Ziudadela
Noiz
15/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.