Tinderticks britainiarrak klasiko garaikide bihurtu dira dagoeneko, Scott Walker-en parekoak indie belaunaldiarentzat. Disko berria ateratzekotan dira, beren ibilbideko hamaikagarrena. Lanak 2019ko bigarren seihilekoan ikusiko du argia, baina oraindik ez dute jakinarazi ez izenburua ez noiz kaleratuko den. Birmingham-en dute jatorria, eta 1991n ekin zioten bideari, Tindersticks I debuteko LPa argitaratu baino bi urte lehenago.
Disko hartan nahikoa zehaztuta geratu ziren taldearen ganbera-pop bikainaren ezaugarriak, Sturt Staples-en ahotsa ikurtzat hartuta. Urteotan zehar, estiloa moldatzen eta modulatzen jakin dute, beste soinu-eremu batzuetara eramanez, hasi souletik eta zineko melodietara, baina inspiraturik eta dotore agertuz betiere.
Tindersticks
Gertaeraren datuak
Antolatu du
donostiakultura.eus
Non
Victoria Eugenia Antzokia
Noiz
14/03/2020
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.