Euskadiko Orkestra: "BRAHMS / SCHOENBERG" (Iruñea)

Euskadiko Orkestra: "BRAHMS / SCHOENBERG" (Iruñea)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

baluarte.com

Non

Baluarte Auditorioa

Noiz

15/01/2025

PROGRAMA: BRAHMS / SCHOENBERG

J. Brahms
Pianorako 1. kontzertua

A. Schoenberg
Peleas eta Melisande
 

Robert Treviño, zuzendaria
Denis Kozhukhin, pianoa


Aurreko egitarauko protagonistak hari-bakarlariak dira eta, oraingoan, pianoa izango da, Denis Kozhukhinen eskutik. Elizabeth erregina lehiaketa irabazi zuen 2010ean, eta Robert Treviñoren gertu-gertuko kolaboratzaile bat da. Johannes Brahmsen Pianorako 1. Kontzertua joko dute elkarrekin. Hasiera batean, sinfonia bat izan behar zuen eta, horregatik, oso izaera berezia du. Horren ondorioz, alemaniar Erromantizismoko lan kontzertante maitatuenetako bat da. Ondoren, Maurice Maeterlincken Pelleas et Melisande antzezlanean inspiratutako beste partitura bat izango dugu, Arnold Schoenberg gazteak sinatutakoa. Poema sinfoniko hori 28 urterekin soilik idatzi zuen, atonalismora eta dodekafonismora jauzi egin aurretik. Brahmsen espiritua igartzen da melodia lirikoetan eta harmonia trinkoetan, haren erreferentziarik handienetako bat izan baitzen haren lehenbiziko konpositore-etapan, Vienan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak