Mendilibar: “Sentsazioak puntuetan islatzea falta zaigu”

Mendilibar: “Sentsazioak puntuetan islatzea falta zaigu”
José Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa eskaini du Atxabalpen Eibarrek Leganesen aurka jokatuko duen partidaren atarian (osteguna, 19:30). Zaldibarkoak adierazi du “sentsazioak puntuetan islatzea falta zaigu” eta ohartarazi du lasaiago egoteko irabaztea garrantzitsua izango dela.

Entrenatzaile armaginak 24 jokalari deitu ditu biharko neurketarako. Horietatik bat kanpoan geldituko da, Sergio Álvarez zigortuarekin eta Ivan Ramis lesionatuarekin batera.

Zaldibarko prestatzailearen esanetan, “Sentsazio onak utzi zigun asteleheneko partidak. Baina horrekin ez da nahikoa. Azken minutuak gureak izan ziren, aukerak izan genituen. Uste dut lehia guztia ondo jokatu genuela, baina hori puntuetan islatzea falta zaigu”.

Leganesen aurkakoa lehia erabakiorra izan daiteke. “Irabazita ia dena eginda dago. Haientzat hiru puntuak guretzat baino garrantzitsuagoak dira. Baina guretzat lasaiago egon nahi badugu irabaztea oso ondo etorriko zaigu”.

Mendilibarrek, ordea, ez du uste irabazteko burua galdu behar denik. “Batzutan irabazteko ez da beharrekoa hasieratik gora joatea. Espanyolen aurka Legasenek aukera bakarra egin zuen eta ondo baliatu zuen. Azken minutuan ere irabazi daiteke partida”.

Neurketa irabazteko, ordea, prestatzaileak gola egitea giltzarria izan daitekela. “Lehenengo gola nork sartzean dago gakoa. Gola egiten badugu, haiek gure bila etorri beharko dute. Berdinketa ez zaie nahiko izango eta horri etekina atera diezaiokegu”.

Horrez gain, entrenatzaile armaginak azpimarratu du gainontzeko aurkariek zer egiten duten baino garrantzitsuago dela euren lana. “Guk gure partida jokatu behar dugu. Lasai jokatu behar dugu, gure aukerak izango ditugula argi izanda. Galtzen hasten bagara ere, jakin behar dugu puntua ona dela”.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak