Filmazpit: "Beltza naiz"

Filmazpit: "Beltza naiz"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oihaneder.eus

Non

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)

Noiz

01/07/2020

Kortxeak & Krispetak zikloaren baitan. Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du. Beltza naizAmaia Jackson afro-euskaldunaren (aita Tanzaniakoa du eta ama Zarauzkoa) apunte biografikoak, eta bere interesa Black is Beltza artefaktuaren inguruan garaturiko narrazio-plataforma guztiekiko; horiek osatzen dute ekintza-multzo honen produkzio-prozesuak erakusten dituen dokumentalaren kontakizun-haria. Bi zatitan banatua, lehenengoak proiektuaren transmedia garapena erakusten du, eta bigarrenak animazio-filma nola egin zen, guztia sormen-eztanda hau eragin zuten artista eta ekintzaileei egindako elkarrizketez maneatua. - Beltza naiz filmaren fitxa
- Animazio-filmari buruzko informazioa
- Diskoari buruzko informazioa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak