Olatz Pagalday eta Jon Zubiaga arituko dira Gorbea kaleko pintxo poteoan herritarrak zirikatzen eta merkataritza eta ostalaritza euskaraz indartzeak daukan garrantziaz kontzientziatzen. Olatz Pagalday aktore eskoriatzarra eta Jon Zubiaga aktore eta musikari arrasatearra trebatutako antzezleak dira. 20 urtetik gora daramatzate kale antzerkian elkarrekin Deabru Beltzak, Eidabe zein PAI konpainiekin lanean zein haien kabuz; eta, besteak beste, Bilboko Sardinaren Erreketan hartu dute parte azken 10 urteotan.
Luzaroan herriz herri ibili izan dira batera ‘Futbolariak eta printzesak’ obrarekin, zein bakarka ‘Erdaldun berrien kluba’-rekin Pagalday eta ‘Buah Txabal’-ekin Zubiaga, besteak beste.
Kale Antzerkia Gorbea kalean
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Gorbeia kalea
Noiz
30/05/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.