Przemyslaw Kapitula

Przemyslaw Kapitula

Gertaeraren datuak

Antolatu du

azkoitia.eus

Non

Parrokia

Noiz

17/10/2020

Urriaren 17an, Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXI. Zikloaren baitan antolaturiko hirugarren kontzertua eskainiko da Azkoitiko Parrokian. Prsemyslaw Kapitula organista poloniarra jarriko da Cavaillé-Coll organoaren teklatuaren buru. Mieczyslaw Surzynski eta Louis Vierneren obrak interpretatuko ditu. Hitzordua 20. 00etan izango da eta sarrera doan da. Przemys?aw Kapitu?a

Przemys?aw Kapitu?a Varsovian jaio zen 1965ean. 1990ean, Varsoviako Fryderyk Chopin Musika Akademiako ikasketak bukatu zituen; Józef Serafi n irakaslearen organo-eskoletan parte hartu zuen ikasketa horietan. Piano-eskola pribatuak jaso zituen Kajetan Mochtak irakaslearengandik, eta doktorego-ondoko ikastaroetan parte hartu zuen zenbait irakaslerekin, besteak beste N. Danby, D. Roth, M. ?lechta, Z. Satmary eta G. Bovet irakasleekin. Dr. Jerzy Erdmanekin lankidetzan jardun zuen hainbat urtez.

Artistak 120 kontzertu inguru ematen ditu urtean erregulartasunez, Polonian bertan zein kanpoan (Austria, Argentina, Belgika, Bulgaria, Brasil, Txekiar Errepublika, Danimarka, Frantzia, Alemania, Holanda, Italia, Moldavia, Monako, Norvegia, Portugal, Errumania, Errusia, Eslovakia, Espainia, Suitza eta Uruguai), Europako organo-jaialdi garrantzitsuenetan batez ere. Haren errezitaldiak loriatuak izan dira prentsan (Süddeutsche Zeitung, Musica Sacra, L’Arena, Schwabischezeitung, DNA, La Stampa, Münchner Merkum, Südkurier eta beste hainbat).

Artistak lankidetzak egiten ditu bakarlariekin, koruekin eta orkestrekin. Interes berezia du Feliks Nowowiejski (1877-1976) eta Mieczyslaw Surzy?ski (1866-1924) organista poloniar ezagunen lanetan. Kapitula izan zen lehen musikaria II. Mundu Gerraren ostean Surzy?skiren Organorako eta Orkestrarako Sol Bemoleko Kontzertua jo zuena. Musikari honek jarraitutasuna eman dio Varsoviako San Juan artxikatedralarekin lotutako musika-ondareari. Gainera, organomusikaren interpretazioari buruzko hitzaldiak ematen ditu Italiako doktorego-ondoko ikastaroan. Artista honek hainbat grabaketa egin ditu irratian eta telebistan. CD bat ere grabatu du.

Przemyslaw Kapitula Varsoviako Artxidiozesiko Musika Eliztarraren Batzordeko kidea da. 1999tik 2001era, Varsoviako Wola barrutiko Kultura Batzordeko kidea izan zen. CDan grabatu ditu Feliks Nowowiejskiren eta Mieczyslaw Surzy?skiren konposizio guztiak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak