Tindersticks

Tindersticks

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus

Non

Victoria Eugenia Antzokia

Noiz

14/03/2020

Tinderticks britainiarrak klasiko garaikide bihurtu dira dagoeneko, Scott Walker-en parekoak indie belaunaldiarentzat. Disko berria ateratzekotan dira, beren ibilbideko hamaikagarrena. Lanak 2019ko bigarren seihilekoan ikusiko du argia, baina oraindik ez dute jakinarazi ez izenburua ez noiz kaleratuko den. Birmingham-en dute jatorria, eta 1991n ekin zioten bideari, Tindersticks I debuteko LPa argitaratu baino bi urte lehenago.

Disko hartan nahikoa zehaztuta geratu ziren taldearen ganbera-pop bikainaren ezaugarriak, Sturt Staples-en ahotsa ikurtzat hartuta. Urteotan zehar, estiloa moldatzen eta modulatzen jakin dute, beste soinu-eremu batzuetara eramanez, hasi souletik eta zineko melodietara, baina inspiraturik eta dotore agertuz betiere.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak