UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Revisando a Ignacio Zuloaga: su pintura y su tiempo en los 150 años de su nacimiento" (ONLINE)

UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Revisando a Ignacio Zuloaga: su pintura y su tiempo en los 150 años de su nacimiento" (ONLINE)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ueu.eus

Noiz

06/07/2020-etik 08/07/2020-era

UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan. 2020an ospatzen dugu Ignacio Zuloagaren (1870-1945) jaiotzaren 150. urteurrena. Une aproposa da margolariaren ibilbidea berrikusi, haren gaiak aztertu eta utzi zigun obraren alderdi garrantzitsuenetako batzuk berraztertzeko, alor honetan azken urteetan egin diren berrikuntzei erreparatuta. Ikastaroaren helburua da bi diziplina bateratzea (historia eta artearen historia) ikuspegi osoago bat edukitzeko, ez bakarrik Zuloagaren pinturari buruzkoa, baita haren garaiari buruzkoa ere. Hori horrela, aztergai izango dugu Zuloagaren ibilbide biografikoaren testuinguru historikoa. 1870ean jaio zen, Eibarren, oraindik industrializazio aroa hasi ez zenean. Handik gutxira, industria zabaltzen hasi zen, eta, horrekin batera, kultura politiko modernoak (hala nola sozialismoa). Bestetik, nazioarteko testuingurua ere aztertuko dugu, boheme-ren Paris, “98ko desastrearen” Espainia eta mugimendu erregenerazionistaren sorrera, saiatu zena Europatik oso urrun zegoen herrialde atzeratu, goseti eta superstizioso baten sentimenduak adierazten. XX. mendean ere barneratuko gara: aurrerapenak, prozesu ideologikoak, mundu bat betirako lurperatu zuen Lehen Mundu Gerra, Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila. Testuinguru historiko horrekin batera, Zuloagaren obraren elementu nagusiak aztertuko ditugu; besteak beste, herri kulturaren inguruan egin zuen berrikuspena, aurretik beste artista batzuk ere egiten saiatu zirena (Velazquez, Zurbaran edo Goya), eta kultura hori XX. mendeko Espainiako errealitatera egokitzea. Bestetik, margolariaren koadroen errepasoa egin eta azken urteetan haren pinturaren inguruan azaleratu diren berrikuntza batzuk aztertuko ditugu. Horrela, hainbat konferentziaren bidez, modu zabalago batean murgilduko gara Zuloagaren obran, haren ideiak ulertuko ditugu hobeto, margotuko zituen gaiak eta kolektiboak aukeratzeko zituen motibazioak, hori guztia haren obraren ikuspegi holistikoago bat edukitzeko. Helburuak

Ignacio Zuloagaren irudi historikoan sakontzea.

Oro har euskal pinturaren eta bereziki Zuloagarenaren ezagutza zabaltzea.

Artearen historiaren eta historiaren diziplinak bateratzea, hobeto ezagutzeko Zuloagaren pintura.

Zuloagaren bizitzako alderdi ezezagunak argitzea: Gerra Zibilean izan zuen jokabidea, errealitateari buruzko haren ikuspegi soziala edo “Zuloaga auzia” deritzona. Jarduera nori zuzenduta- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorraEGITARAUA2020-07-06 09:00 - 09:50

“El tiempo histórico de Ignacio Zuloaga, 1870-1945“

- Juan Pablo Fusi Aizpúrua Universidad Complutense Madrid - Catedrático 09:50 - 10:10

Geldiunea 10:10 - 11:00

“La pintura de Ignacio Zuloaga vista desde la historia del arte“ 

- Leticia Bermejo De Rueda Fundación Ignacio Zuloaga 11:00 - 11:10

Geldiunea 11:15 - 12:00

“Zuloaga y el País Vasco“

- Ismael Manterola Ispizua Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea - Profesor2020-07-07 09:00 - 09:50

“la conciencia social de Ignacio Zuloaga“

- Sara Hidalgo García de Orellán Universidad del País Vasco 09:50 - 10:10

Geldiunea 10:15 - 11:00

“Santiago Etxea. Obra de arte y lugar de encuentro“

- Margarita Ruyra de Andrade Fundación Ignacio Zuloaga 11:00 - 11:10

Geldiunea2020-07-08 09:00 - 09:50

“Mundo cultura de la generación del 98 (impartida por Jon Juaristi)“

- Jon Juaristi Linacero Universidad Alcalá de Henares - Catedrático 09:50 - 10:10

Geldiunea 10:15 - 11:00

“Más de un siglo de la "cuestión Zuloaga".  

- Ignacio Suarez-Zuloaga Fundación Ignacio Zuloaga - Presidente 11:00 - 11:10

Geldiunea 11:15 - 12:00

“Zuloaga en tiempos de guerra“

- Javier Novo Museo Bellas Artes Bilbao

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak