"Áureo"

"Áureo"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

arrigorriaga.eus

Non

Barruko frontoia

Noiz

20/09/2020

Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Jaialdia 2020ren barruan. Áureo edertasuna, harmonia eta plastizitatea da, eta aldi berean arriskua, tentsioa eta inpaktua.

Maila tekniko handiko akrobaziak egiten dira, objektuen eta pertsonen arteko harremanak zehaztasunez eta argumentuz kalkulatuta dauden espazio batean. Ezer ez da ausazkoa.

Ez dago istoriorik, ez dago zer kontaturik, gauza bakarra da ikuslea erakartzea ikusgaiarengana, kontrastea bilatzea osagai bakoitza, jauzi bakoitza, eroriko bakoitza inguratzen duten abegitasunaren eta ziurgabetasunaren artean. Erarik gizatiarrenean ebazten diren egoerek argitara ateratzen dute normaltasunaren absurdoa. Ikuskizun dinamikoa eta dibertigarria da, umorez konbinatzen dituena barra errusiarreko jauziak, porté, bankina eta eszenografiaren manipulazioa.

- EGILEA: UpArte zirku garaikideko konpainia
- ZUZENDARITZA: Herminio Campillo
- ESZENOGRAFIA: Miguel Manzano
- ANTZEZLEAK: Gisela Gabriela Segatti, Jesús Fuentes, Rubén Martínez, Oscar Vilas, Guimel Amaro Martín, Anjara Moreno, Israel Bernabé

 

---------

Jarduera guztiek % 60ko edukiera murriztua izango dute, 1,5 m-ko distantzia aurrez esleitutako eserlekuan eta maskara jarri beharra.

Eserlekuak bi eta hiru pertsonako taldeetan antolatuko dira.

Erreserbak scamara@arrigorriaga. eushelbidean edo Kultur Etxeko 94 671 23 61 telefonoan egingo dira 10:00etatik 20:00etara

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak