"Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe. Miren Agur Meabe, Amorante eta Aitor Gametxo"

"Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe. Miren Agur Meabe, Amorante eta Aitor Gametxo"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

loraldia.eus

Non

Bidebarrieta Kulturgunea

Noiz

17/03/2020

Loraldia 2020 eta BilbaoPoesia 2020ren barruan. Miren Agur MeabeAmorante eta Aitor GametxoEneritz Artetxeren zuzendaritzapean(poesia + musika + ikus-entzunezkoak) 60 minMiren Agur Meabek poema berriak plazaratuko ditu. Zain geunden poemazaleok, hamar urte igaro baitira uzta berria jasotzeko. 2000. urtean Azalaren Kodea poema liburuak ikusi zuen argia; 2010ean, berriz, Bitsa eskuetan lanak; 2020an, beste urrats bat. Egilearen ohiko gaiak azalduko zaizkigu: oroitzapenen gaurkotzea, nortasunaren berrespena, indarkeriazko ekintzekiko ardura edota hitz poetikoaren balioa eta eginkizuna. Asmo horretan, besteak beste, zenbait emakume esanguratsu izango ditu solaskide, hala nola Mary Shelley, Marguerite Yourcenar, Ellen Ripley tenientea, Wendy, Mahatsaren Andre Maria edota Brontë ahizpak. Guztion artean, katalogo bat osatzen dute bakardadeari eta norberaren ahalduntzeari buruzko gogoeta egiteko. Ikuskizun poetiko honen soinu bandari dagokionez, Amorante gonbidatu du. Ezohiko soinuen bila dabilena. Hori gutxi balitz, Aitor Gametxoren ikus-entzunezko sormenak ilustratuko du giroa. Eneritz Artetxe teatrogileak ikuskizuna harilkatzeko ardura hartu du. Hiru sortzaile handi Miren Agur Meaberen poesia indartsu bezain hunkiberari oihartzun egiteko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak