Etxetik plazara - Ermuko udako kultur egitaraua

Etxetik plazara - Ermuko udako kultur egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ermua.es

Noiz

03/07/2020-etik 26/07/2020-era

- Etxetik plazara - Ermuko udako kultur egitaraua (pdf)Ermuak kaleko 16 ikuskizun eta erakusketa bat antolatu ditu uztailerako gure udalerriko kultur jardunaren bueltan, 'normaltasun berriaren' baldintzetara egokituta. Askotariko jarduerak daude: antzerkia, pailazoak, musika, dantza, zirkua, bertsolaritza edo artea, haurrentzat zein helduentzat. Aurten 'Santixau' jai nagusirik izango ez dugunez, bestelako programazio bat izango dugu uztaileko asteburuetan. Programazio horren ezaugarri nagusiak honako hauek izango dira: herri-, toki- eta hurbiltasun-kulturarekiko konpromisoa; eszenatoki ezdberdin bi, edukiera kontrola eta ikusleak eserita, maskara derrigorrez, distantzia soziala, higiene-neurriak areagotzea eta doakotasuna. Herriko taldeek parte hartuko dute eta eszenatokiak San Pelaio parkearen eta Orbe Kardinalaren plazaren artean banatuko da. Joseba Gotzonen 'Burdina eta Abotsa' izeneko eskultura erakusketa izango da ikusgai Lobiano Kulturgunean, uztailaren 1etik 23ra bitartean. Kaleko jarduera guztiak eserleku batetik gozatzeko diseinatuta daude, eta bertaratzea doan izango da, eta sarrerak aldez aurretik asterbertan banatuko dira. Lehenengo astebururako, ekainaren 29tik aurrera banatuko dira Ermua Antzokiko leihatilan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara. Txartela aldez aurretik eskuratzen duten pertsonek barrutira eta eserlekura sartzeko lehentasuna izango dute. Segurtasun eta osasun jarraibideak bermatzeko, espazioa mugatu eta hesitu egingo da leku bietan. Pertsona bakoitzak bere maskara eraman beharko du eta 2 metroko distantzia edo tartea gorde beharko du, bai sarreran baita jarlekuen artean, bizikidetza-unitate berekoak direnak izan ezik, horiek elkarrekin eseri ahal izango baitira. Ikusleek eserita egon beharko dute funtzio osoan zehar, eta, behin hori amaituta, eserlekuetan jarraitu beharko dute, antolakuntzan dabiltzan langileek emandako jarraibideak bete beharko dituzte, ikuskizunaren eremutik modu mailakatu edo bananduan irteteko. Programan edukiak eta osasun-segurtasuneko neurrien zerrenda zehatza dituzue. OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK- Nahitaezkoa da maskara erabiltzea publiko-esparrura sartzeko. Bakoitzak berea ekarri beharko du.
- Publikoak eserita egon behar du emanaldi osoan zehar. Barrutia uzten bada, ezin izango da berriro bertan sartu.
- 10 urtetik beherako haurrek pertsona heldu batekin joan beharko dute.
- Aulkien artean 2 metroko distantzia-neurriak gorde beharko dira, bizikidetza-unitate bereko pertsonak izan ezik.
- Barrutira sartzean, pertsonen arteko 2 metroko distantzia ere gorde beharko da.
- Ikuskizuna amaitutakoan, publikoa bere eserlekuetan egon beharko da, eta antolakuntzako langileen jarraibideak bete beharko ditu, esparrutik mailaka irteteko.
- Programatutako ekitaldietarako aldez aurretik eta doako sarrerak banatuko dira.
- Sarrera aldez aurretik eskuratu duten pertsonek sartzeko lehentasuna izango dute, bai eta eskenatokitik hurbilago dagoen eserleku bat ere.
- Sarrerak Ermua Antzokiko leihatilan jaso beharko dira, astez aste, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara. , ekainaren 29tik.
- Sarrera-bilketan hilara gordetzean, 2 metroko distantzia eutsi behar da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak