Mendilibar: “Ahalik eta goren bukatu nahi dugu”

Mendilibar: “Ahalik eta goren bukatu nahi dugu”
José Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa eskaini du Atxabalpen Real Valladoliden aurkako norgehiagokaren atarian (Ipurua, 18:30). Behin helburua lortuta, Zaldibarko entrenatzaileak amaiera ona eman nahi dio denboraldiari eta horretarako “ongi jokatu eta zaleengatik partida irabazi nahi dugu ahalik eta postu hobean sailkatzeko”.

Mendilibarrek adierazi du, “ahaleginak egingo ditugu gelditzen diren bi partidak irabazteko”. Entrenatzailearen esanetan, “uste dut helburua lortzeak liberatu gaituela. Ez daukagu urduritasunik eta ea lasaitasun horretatik partida onak egin ditzakegun”.

Aurkaria Real Valladolidek 39 puntu ditu baita ere. “Lehenengo partida izango da bi taldeek helburua lortu genuenetik. Talde ondo irtetea nahi dut, goikaldean presioa ona egiten partida irabazteko. Haieknbaino lehenago gelditu nahi dugu sailkapenean. Puntu berdinak ditugu eta orain helburua ahalik eta goren gelditzea da”.

Zazpigarren urtez Eibar Lehen Mailan arituko da. Aurtengo denboraldi “luzea” izan da. “Gauza asko pasa dira. Bi hilabete geldi, beste bat entratzen modu ezberdinean. Hiru egunean behin partidak. Uste dut emaitza onak lortu ditugula”.

“Jendeak zalantza egiten zuen taldearen adinarekin. Nik uste ondo hasi ginela geldialdiaren ostean, aldaketa askorekin. Lesio gutxi izan dugu eta horrek ere lagundu du”.

Bere jarraipenaren inguruan ere mintzatu da Mendilibar. Bere esanetan, “denboraldia luzea izan da, gauza asko pasa dira eta orain hitz egtiteko ordua da. Ez dago denbora asko, ze datorrena berehala hasiko da. Ea klubak zer esaten duen, nik ere zer esaten dudan eta ea ados jartzen garen. Gustura nago, etxean nago, eta ezin dut gehiago eskatu”.

“Zazpigarren urtea izango datorren urtean Lehen Mailan. Hasieran sari moduan hartzen genuen baina orain talde bat gehiago gara”.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak