"Harri, orri, ar"

"Harri, orri, ar"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Social Antzokia

Non

Social Antzokia

Noiz

27/03/2020

Euskadin, eskola bateko jolastokian. Zazpi lagun ari dira jolasten. Ez dute elkar ezagutzen baina bertan daude, gune berean. . . arrazoiren batengatik. Hauxe da Harri, orri, ar-en hasiera, sekulan hitz egiten ez dugunaz hitz egiten duen ikuskizuna: euskal kontaketa, bakarra ez dena, askotarikoa baizik, non oraindik beldurra baitagoen gure jarrera politikoa ezagutarazteko, odolak zer esana duen herrialde batean. Elkarbizitza Euskal Herrian beti izan da konplexua. Beldur-urteek min handiak eta era askotakoak sorrarazi zituzten. Gaur, aurrera, etorkizunera begiratzeko unea da. Hausnarketa eta autokritika egin behar da. Baina, batez ere, elkar topatzea dagokigu. Zuzendaritza eta dramaturgia: María Goiricelaya. Euskarazko bertsioa: Patxo Telleria. Antzezleak: Nagore González, Martxelo Rubio, Josune Vélez de Mendizabal, Egoitz Sánchez, Iñake Irastorza, Jontxu Martínez, Haizea Baiges. Informazio gehiago hemen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak