Elkhos ahots-taldea

Elkhos ahots-taldea

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.culturanavarra.es

Non

Olivako monasterioa

Noiz

22/08/2020

Kultur 2020 programaren barnean. Elkhos ahots-taldea 2004an sortu zen, haren fundatzaile eta zuzendari Carlos Gorricho Otermin jaunaren eta musikari lotutako hainbaten ekimenez, helburu bakarra izanik: abesbatza-musika interpretatzea. Gaur egun, 22 lagunek osatzen dute, eta horietako askok eskarmentu luzea dute abesbatzaren munduan. Talde sendoa sortzen dute, pasioz eta sentikortasun handiz abesten duen abesbatza. Kantatzean hunkiarazten du, eklektikoa da eta, batez ere, musikala. Abesbatzak programa oso zabala eta bariatua du, eta obra profanoak zein sakratuak interpretatzen ditu, zenbait garai eta estilotakoak; gainera, euskal folkloreko obrak sortzeko eta harmonizatzeko lana ere egiten du. Horrela, lan-bide berriak ematea lortzen du, bai abesbatzarentzat, bai, oro har, panorama musikalerako. Horrez gain, mundu osoko konposatzaileei agintzen die lanak sortzeko; eta, hala, abesbatza-musikako errepertorio propioa eta gaur-gaurkoa dute. Bere ibilbidean zehar, Elkhos ahots-taldeak zenbait erkidego autonomikotako (Galizia, Euskadi, Errioxa, Gaztela-Leon, Valentziako Erkidegoa) eta Ipar Euskal Herriko ziklo eta kontzertuetan hartu du parte. Belgikan eta Herbehereetan barna egin ditu birak, eta kritika bikainak jaso ditu bere emanaldietan. Zenbait lehiaketatan hartu du parte eta Hirugarren saria jaso zuen Antonio José de Burgos XIII. Abesbatza Lehiaketa Nazionalean (2014). 2014ko abenduan ere, Villa de Rojales Sehaska- eta Gabon-kanten XXXVI. Lehiaketa Nazionalean hartu zuen parte, eta lehen saria lortu. 2016an, mundu guztiko abesbatzen artean hautatu zuten, eta kritika arrakastatsuak lortu zituen Torreviejako Polifonia eta Habaneren Nazioarteko Lehiaketan parte hartzean. Atzerriko azken kontzertua Errusian eman zuten 2018an; San Petersburgoko Kaperako Glinka Aretoan abestea lorpen izugarria izan zen. 2019an, 10 kontzertu egin zituen, Nafarroan, Kantabrian, Valladoliden. . . Nafarroako Abesbatzen Elkarteko kidea da. Zuzendaria: Carlos Gorricho.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak