Erraustegia geratzeko eskatu dute milaka pertsonak Donostian, GuraSOSek antolatutako mobilizazioan
Zubietako erraustegiak bere jarduera geratzea galdegiteaz gain, GuraSOS plataformak bilera bat eskatu dio Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari, afera horri buruz hitz egiteko. Manifestazio jendetsua egin zuen Donostian joan den igandean, Bulebarretik hasi eta Zurriolaraino, Arkaitzerrekako urak eraman nahi dituzten tokiraino. Lasarte-Orian Aire Garbia plataformaren deialdiari erantzuna, dozenaka lasarteoriatar izan ziren bertan.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.