Kutxa Kultur Moda Cristóbal Balenciaga Museoan: EME (Maialen Porroy)
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kutxakultur.eus
Non
Cristobal Balenciaga Museoa
Noiz
29/08/2020-etik 30/08/2020-era
Kutxa Kultur Moda programaren bost diseinatzaile abuztuan eta iraileko lehen asteburuan egongo dira Getariako Cristobal Balenciaga Museoan. Horretarako, erakusketa- eta salmenta-gune bat jarriko da museoan, merkataritza-eremuaren barruan. Gune hori “Kutxa Kultur Moda diseinatzailearen txokoa” izango da, eta programa zein bere egoilarrak ikusaraziko ditu. Ekintza mota hau egiten den lehen aldia da, eta diseinatzaileak beren standean egongo dira larunbat eta igandetan (11:00-14:00 / 15:00-19:00), jendeari harrera egiteko eta haien diseinuak eta proiektua azaltzeko. Eskuz edo makinaz josteko, lisatzeko eta marrazteko lanak ere egingo dituzte, beren lan-prozesua jendaurrean erakusteko. Lehenbiziko lankidetza honetan, diseinatzaile parte-hartzaileak eta datak hauek izango dira:Abuztuak 1 > 2 | Fanny AlonsoAbuztuak 8 > 9 | Eli-Two (Elixabet Perdiguero)Abuztuak 22 > 23 | LAZA Clothing (Maialen Apaolaza)Abuztuak 29 > 30 | EME (Maialen Porroy)Irailak 5 > 6 | Amarenak (Oihane Pardo)
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.