"Gizon zoriontsuaren alkandora"

"Gizon zoriontsuaren alkandora"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

basauri.eus

Non

Social Antzokia

Noiz

13/12/2020

Behin bazen oso gaixorik zegoen Tsar bat. Diagnosia: “Gizon hau ez da zoriontsua”, sendabidea: “Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzue, Tsarrak horren alkandora jantzi dezan”. Paraiso Antzerkiak gizadiaren abentura handienetako batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, hau da, zoriontasuna bilatzera. Nor da munduko emakume edo gizonik zoriontsuena? Galdera honi erantzuten saiatzen dira komedianteak “Gizon zoriontsuaren alkandora” obran. Eta hau da helarazi nahi diegun galdera Euskal Herriko haur guztiei. Diru gehien duena izango da? Aktoresarik pot eta xarmantena? Indartsuena edo boteretsuena? Zintzoena? Modernoena edo “guay”ena?Tolstoiren jatorrizko ipuineko paisaien eta irudi guztiak islatzen dituen dramaturgia bisual eta poetiko baten bidez garatzen da ikuskizuna, ikusleak une oro harritu nahi dituzten proiekzioen eta ikusizko efektuen bidez. Ikuskizunaren euskarazko testua Patxi Zubizarreta idazlearena da. Patxi Zubizarretak Edelvives sari bat irabazi du 2018an. FITXA TEKNIKOA:- Egilea: Leon Tolstoi
- Antzezleak: Ainara Unanue - Aitor de Kintana
- Espazio eszenikoa: Olatz Arizmendi, Joan Peña
- Jantziak: Fes-t’ho mirar, Olatz Arizmendi
- Irudiak – animazioak – film laburrak: Cesar Samaniego, I+G Stop Motion, Ferran Blanch, Begonya Ferrer, Evelina Kolovoy, Monica Benabarre
- Bideoen garapena: I+G Stop Motion, Ferran Blanch, Begonya Ferrer
- Argiztapenaren diseinua: Kandela Iluminación, Sergio Sisques, Stagelab
- Musika-konposizioa: Antoni Tolmos
- Itzulpena euskarara: Patxi Zubizarreta
- Zuzendaria eta Dramaturgia: Ramón Molins

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak